Armada CUP
Plymouth -Donostia/ San Sebastián
Vicente Munilla Memoriala Nazioarteko Estropada
2026ko uztailaren 18an, ARMADA CUP – Plymouth – Donostia nazioarteko zeharkaldiaren VII. edizioa egingo da. 460 milia nautikoko zeharkaldia da, eta Plymouth (Erresuma Batua) eta Donostia hiri senidetuen artean egingo da berriro ere. Donostiako Erreal Klub Nautikoak eta Royal Western Yacht Club of England-ek antolatzen dute, Donostiako Udalaren laguntzarekin. Bi urtez behingo estropada hau 1998an egin zen azken aldiz, eta harrez gero, etenda egon da. Aurtengo edizioak, arku atlantikoko lehiaketa nautiko garrantzitsuenetako bat izatea duelarik helburutzat.
ARMADA CUP 1986an antolatu zen lehen aldiz, bi hiriek 1984an sinatutako senidetze akordioaren ondoren, eta bere xedea da Kantauriko itsasertzean nazioarteko bokazioa duen estropada bakarra izatea.
10 metro baino gehiagoko luzera duten krosko bakarreko eta krosko anitzeko ontziek parte har dezakete proban, eta ibilbide ozeaniko zorrotz bat egin beharko dute: Plymouth badiaren ingurutik abiatuko dira, Mantxako Kanala gurutzatu, ababorretik Ouessant uhartetik 124 milia nautikora igaroko dira, eta Chaussée de Seinetik 24 milia nautikora, –Ouessantetik hegoaldera–, azkenik, Donostiako uretan helmugara iritsi arte.
IRTEERA DATA: 2026ko UZTAILAREN 18an
Zeharkaldiaren iraupena 5 eta 7 egun bitartekoa da, baldintza meteorologikoen eta ontzien ezaugarrien arabera. Aurreikuspenen arabera, flota uztailaren 22tik eta 24ra iritsiko da Donostiara. Horren inguruko ekitaldi eta ospakizunak 2026ko uztailaren 25era arte daude aurreikusita.
IZEN EMATEA, IREKITA
Izen-ematea Royal Western Yacht Cluben webgunean egin behar da: izena emateko egin klik hemen.
ARMADA CUP – Plymouth – Donostia probaren antolatzaileak Donostiako Erreal Klub Nautikoa eta Royal Western Yacht Club of England dira. Ehun urtetik gorako bi erakunde nautiko horiek ospe eta esperientzia handikoak dira. Edizio honetan Vicente Munilla memoriala ere egingo da, estropada horren hainbat ediziotan parte hartu zuen euskal nabigatzailearen omenez.
ARMADA CUPeko Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jartzeko
Prentsarako eta lankidetzetarako kontaktua
Babeslea:
