Eraikina
Donostiako Erreale Klub Nautikoaren eraikin soziala hiriko eraikin enblematiko bat da: Kontxako badian kokatuta dago eta portuan atrakatutako itsasontzi baten antza du.
1928-1929 bitartean eraiki zuten, José Manuel Aizpurua eta Joaquin Labayen arkitektoen proiektuaren arabera. Hasiera-hasieratik arte- eta arkitektura-izaera gorena izan zuen proiektu hark, eta, gaur egun, arrazionalismoaren altxortzat jotzen da mundu osoan. Duela urte batzuk, eraikina kultura ondasun deklaratu zen, “Monumentu” izendapenaz.

1905
Mende hasiera. "Bonboi-kaxa". 1905ean, bere lehen instalazioa izandakoa, badian kokatuta zeukan gabarroia, alegia, alde batera utzi zuen klubak. Itsasotik lurrera pasa zen, egungo egoitza duen lekura. Leku hori, arraiz-haztegi bat izandakoa zen. Garai hartan, klubaren egoitza eraikin txiki bat zen, bainularientzako, bailandrarientzako eta marinelentzako gela bereizi gutxi batzuk zituena. "Bonboi-kaxa" ere esaten zitzaion, horrelako itxura zuelako.

1923
1923. urtean, klubaren instalazioek metro bateko altuera zuten gutxi gorabehera, eta gainean terraza bat zuten. Udan, terraza horretan eguzki-oihal batzuk jartzen ziren, harlangaitzezko egitura bat erabilita. Neguan, horiek denak gorde egiten ziren.

1923
Eraikina, kaitik ikusita. Beheko eraikinean kirol-instalazioak daude kokatuta. Gainean, terraza eta "bonboi-kaxa" ikusten dira. Egungo eraikinaren mastak garai bateko eraikineko mastaren antza du.

1923
Aizpurua eta Labayenen maketa. Eraikinaren profila, itsasotik ikusita. Arkitektoek hainbat proiektu egin zituzten Donostiako Erreal Klub Nautikorako. Obra hasita zegoela ere hainbat aldaketa egin ziren –aldaketa handiagoak batzuk, txikiagoak besteak–, eta horietako batzuk ez ziren planoetan ere islatu.

1929
Eraikina, Igentea kaletik ikusita. Eraikina, eraikita. Ezkerraldean, Gran Casino kasinoaren terrazak eta lorategiak ikusten dira –udaletxea da gaur egun–; eta atzealdean, Kontxako hondartza eta pasealekua

1947
Terraza estali zen. Garai hartan, eraikina handitzeko obrak egin ziren, goiko terraza estaliz, hain zuzen. Era horretan, eguraldi txarretik babestuta egoteko eremua zabaltzea lortu zen. Kontuan hartu behar da eraikina itsasertzean bertan kokatuta dagoela, eta horrek ere eragina duela babestuta egoteko premian. Obra horien ostean, gaur egun ezagutzen dugun itxurarekin geratu zen eraikuntza enblematiko hau.

1987
Eraikina, kaitik ikusita. Eraikina, gauez, Donostiako kai-muturretik ikusita. Hiriaren erdigunean kokatuta, ezkerraldean udaletxea ikusten da, eta eskuinean, berriz, Artzain Onaren katedralaren dorrea.

2000
Eraikina, kaitik ikusita. Klubeko terrazetatik, bistak ezin hobeak dira: Kontxako badiaren edertasuna ikusten da, bai Kontxa hondartza ere, Klubean bertan hasten dena: itsasbeheran, klubetik bertatik jaitsi daiteke hondartzara.

2017
Eraikina, eskaileretatik ikusita. Hau da eraikinaren egungo egoera.
Eraikin honen jatorria ulertzeko, hiria bera eta haren bilakaera ere hartu behar dira kontuan. 1863an hiriko harresiak eraitsi ziren, eta plangintza baten araberako hirigintza-garapen bat abian jarri zen. XX. mende hasieran, Espainiako hiririk modernoena izatera iritsi zen, eta Monarkiaren egoitza ere izan zen. Errege-erreginek hondartza ondo-ondoan eraiki zuten beren jauregia, eta horren ondorioz, familia noble askok ere Donostian ezarri zuten beren udako egoitza.
1887an inauguratu zen Gran Casino kasinoa (Donostiako udaletxea dena gaur egun). Tamainagatik, eraikin ausarta zen, eta Europako garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen. Horren ondoan dago gure klubaren eraikina.
José Manuel Aizpurua arkitektoa Klub Nautikoko kidea zen, eta 1931n Europako “Star Class” txapelketa irabazi zuen. Haren ekimen artistikoak Picasso, Miró, Picabia, Max Ernest eta abarren erakusketak antolatzeko balio izan zuen. Abangoardiako nortasuna zuen, eta hori argi eta garbi islatu zen bere obran. García Lorcaren gertuko laguna izan zen, eta 27ko belaunaldiko poesia modernoaren sustatzailea. Nautikoaren eraikinak bere obrak eragin handia izan zuen herrialde osoan, eta Arkitektura Modernoaren Garai Heroikoa deritzonaren obrarik garrantzitsuena da Espainia mailan.
Eraikinaren ideia Le Corbusierren Villa Savoye baino lehenagokoa izan zen, eta gorespen handiak jaso zituen Europako zein Amerikako kritikaren aldetik. Arrazoi guzti hauengatik, hiriko eraikin enblematiko eta adierazgarri bat da gure egoitza eta horretaz oso harro gaude.
