Historia

1896an, bailandran nabigatzen zuen donostiar talde bikain batek Donostiako Errea Klub Nautikoa sortu zuen. Garai hartan, Espainiako Gortearen udako egoitza zen Donostia.

Klubaren lehenengo instalazioak Kontxako badian ainguratutako gabarroi handi batean egon ziren kokatuta. 1905ean, lurrera salto egin eta arrain-haztegi bat erosi zuten, Kontxako pasealekuan bertan, klubak egun egoitza duen leku berean.

Arrain-haztegi hori zegoen lekuan eraiki zen egungo eraikina, Aizpurua eta Labayenek egindakoa, Arkitektura Arrazionalistaren altxortzat jotzen dena. Uretako jarduera oso garrantzitsua zen, eta Europa eta Amerikako bailandrak etortzen ziren estropadetan parte hartzera, gizarte- eta kirol-mailak erakarrita. 1929an eta 1930ean nazioarteko estropada ospetsuak antolatu zituen klubak.

1951 eta 1955. urteetan, Donostiako Erreal Klub Nautikoak garai hartako ozeanoan zeharreko estropada garrantzitsuena antolatu zuen: Habana – Donostia artekoa.

Klubak bere jarduera nautikoak egiten jarraitzen du bela, piraguismo eta urpekaritza ataletan, bai hastapen eta sustapen mailan –bere eskolen bitartez–, bai lehiaketa mailan, probak antolatuz eta kanpoan egiten direnetara joanez.

Nazioartean, bi urtean behin Plymouth eta Donostia lotzen dituen Armada Cup Racek du oihartzuna, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den nazioarteko gurutzaldi-estropada bakarra da.

RCNSS - Real Club Náutico de San Sebastián
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.