Zerbitzuak

Donostiako Erreal Klub Nautikoak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bela- eta piragua-jardueretan parte hartu nahi duen edonorentzat. Era berean, jarduera soziokulturalen programa bat ere eskaintzen du bere egoitza nagusian.

Bela eta Piragua Eskola

Donostiako portu-esparruaren barruan, Kaiarriba inguruan, Bela eta Piragua Eskolaren instalazioak daude. Bertan, aldagelak, erreminta-gela, karelez kanpoko motorrak, eta Optimist eta bestelako belaontzi arinak zamatzeko egitura daude.

Bela eta piragua-hastapeneko ikastaroak

Haurrentzat eta helduentzat.

Hastapeneko ikastaro espezializatuak

Eskolei, lanbide-heziketako zentroei, unibertsitateei, elkarteei edo enpresei zuzendutakoak.

Hitzaldiak eta erakusketak

Itsas munduarekin lotutako gaiei buruz.

Donostiako Errege Klub Nautikoak Kontxako badiaren ainguratze-eremua kudeatu eta antolatzen du ekainaren 1etik irailaren 30era. Badian belaontzientzako eta motordun ontzientzako 170 buia daude. Ainguratze-eremu horrek kortesiazko amarralekuak ditu iragaitzazko ontzientzat, bai eta bote zerbitzu bat eta VHF irrati-zerbitzua eguneko 24 ordutan, erabiltzaileen beharrei erantzuteko eta iragaitzazko ontziei eta estropadetan parte hartzen dutenei harrera emateko.

 Donostiako Erreal  Klub Nautikoko bazkideek honako zerbitzu eta instalazio hauek dituzte erabilgarri:

Taberna – Jatetxea

Elkartzeko egongelak

Hitzaldi, proiekzio eta ikus-entzunezkoen aretoa

Joko-aretoa: bridge eta kanasta

Emakumezkoen eta gizonezkoen aldagelak

Gimnasioa eta kirol-ikastaroak

Sauna

Solariuma

Frontoi txikia

Urpekaritza eta Igeriketa Atala

Mari kalean, bazkideen eta kirol-bazkideen material nautikoa (bela arina, piraguak, wind surf oholak, etab.) gordetzeko biltegi bat dago, eta, ontziralekuaren ondoan, piraguak biltegiratzeko zamaketa-gune bat du klubak.

Instalazioak

Donostiako Errege Klub Nautikoa Kontxako hondartzaren lehen lerroan dago kokatuta, kaiko sarreran eta udaletxearen ondoan.

RCNSS - Real Club Náutico de San Sebastián
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.